Osatu materia organikoaren zikloa
Gure etxeetako sukaldeetan sortzen diren hondakin organikoekin egindako konpostari esker, berriro ere lurrari itzultzen zaio, ongarri natural moduan, lehen lur horrek eman duena. Horrela osatzen da materia organikoaren zikloa.
Elikagaiak bio-oxidazioaren bitartez deskonposatzeko prozesu naturalaren emaitza da konposta. % 100 organikoa den baliabide aberats honek hainbat erabilpen du lorezaintzan, nekazaritzan eta obra zibilean; eta era askotako onurak, bai ekonomian eta bai ingurumenean.
Hondakin organikoak bereizi eta konposta eginez birziklatzearekin, nabarmen murrizten dugu tratatu beharreko hiri hondakinen kopurua.
Gipuzkoa berebiziko ahalegina egiten ari da materia organikoa gainerako hondakin guztietatik bereizita biltzeko; hau da, hondakinen arazoari modu arduratsuan erantzuten ari da. Lehengai hori –25.000 tona 2014. urtean–, inausketako hondakinetatik datorren material egituratzailearekin batera, konpost bihurtzen da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa den Epele konposta egiteko instalazioa (Bergaran) duen plantan. Konpost hori Gipuzkoa Konposta izenarekin merkaturatzen da.
Gipuzkoako Konposta, higienizatu eta egonkortutako produktua da, deskonposizio biologiko aerobiko baten bitartez kontrolpeko baldintzetan lortutako produktua. Horregatik, elementu patogenoak eta belar txarren haziak ezabatu egingo direla bermatzen da.
A Kalitateko Konpost gisa (1) egiaztatua dago eta bidezko SANDACH baimena (2) dauka. Urtea bukatu baino lehen, Epeleko (Bergara) konpostatze planta berria martxan egongo da, European Compost Network-en (ECN) Kalitate Labela lortzeko behar den teknologiaz hornitua. Era berean, Europar Batasunaren Zigilu Ekologikoa izango du Gipuzkoako Konpostak.
(1) A kalitateko Konposta: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagai Kalitateko Zuzendaritzak onartutako ziurtagiria.
(2) SANDACH baimena: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagai Kalitateko Zuzendaritzak onartutako ziurtagiria, gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuen kudeaketarako.
Gipuzkoako konpostak materia organikoaren zikloa osatzen du
1) Etxeko hondakin organikoak
2) Biltzea eta banaketa
3) Fabrikan prozesatua
4) Konpostaren banaketa
5) Nekazaritzan erabilera, lorezaintza eta paisaiaren zaharberritzea
Ezagutu gure A-MOTATAKO konpostaren ezaugarri espezifikoak
Konpostaren erabilpenak, eginkizunak eta onurak
Onurei dagokienez, landareak hazteko eta lurzoruaren baldintzak hobetzeko beharrezkoak diren elikagaiak ematen ditu konpostak.
Baldintza fisikoak hobetzen ditu
Lurzoruaren egitura eta aireztapena sustatzen du, urari eusten lagundu eta drainatzea areagotzen du, sustraien eta mikroorganismoen arnasketa erraztuz.
Baldintza kimikoak hobetzen ditu
PH-aren eta kutsatzaileen ahalmen moteltzailea handitzen du, elikagaien euspena areagotzen du, eta klima-aldaketari aurre egiten laguntzen du. Gainera, pestiziden eta ongarri mineralen kontsumoa murrizten du, eta karbonoaren hustubide gisa jardun.
Baldintza biologikoak hobetzen ditu
biomasa eta mikrobioen jarduera areagotzen du, lurzoruaren biodibertsitatea bezalaxe.
Gipuzkoan landutako konposta – 100% organikoa, 100% Gipuzkoa
Konpostaren salmenta
Gipuzkoan landutako konposta – 100% organikoa, 100% Gipuzkoa
Kalitate goreneko konposta dugu, interes bereziko produktua da lurraldeko udalentzako, lorategi publikoetan ongarri gisa erabiltzeko, paisajismorako, lurzoru narriatua leheneratzeko, eremu kaltetuak berreskuratzeko, lurra soropila ezartzeko prestatzeko, eta abar.
Gurekin harremanetan jar zaitez Gipuzkoako Konpostari buruz argibide gehiago eskatzeko, eta behar duzun konpost kopurua gordetzeko. Eskaera behar besteko aurretiaz egitea gomendatzen dizugu, loteak heltze-baldintza hoberenetan eskuratuko dituzula ziurtatzeko.
Solteko konposta
garraiorik gabe- Garraioa ez dago barne
- BEZik gabe
Solteko konposta
Garraiorik gabe- Garraioa ez dago barne
- BEZik gabe
Big-bag
1 metro kubiko- Garraioa ez dago barne
- BEZik gabe
50L-ko zakua
50 Litro- Garraioa ez dago barne
- BEZik gabe
- Gutxienez 15 zaku.
- Bilketa solairuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
- Garraioa kontsultatu.
- Handizkako salmenta kontsultatu.
10L-ko zakua
10 Litro- Garraioa ez dago barne
- BEZik gabe
- Gutxienez 15 zaku.
- Bilketa solairuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
- Garraioa kontsultatu.
- Handizkako salmenta kontsultatu.
Berriak
Berriak
2018 Bioterra
Ekainaren 1etik 3ra Ficoba berriz ere berdez jantzi da Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia...
Ekitaldiak
BioArabaren IX. edizioa, azaroaren 8tik 10era (Vitoria-Gasteiz)
PRODUKTU EKOLOGIKOEN, BIZITZA OSASUNTSUAREN ETA KONTSUMO ARDURATSUAREN IX. AZOKA BioAraba Gasteizen urtero egiten den azoka da, eta bizitza osasungarri baten alde egitea ahalbidetzen diguten aukerak erakutsi nahi ditu, sektore guztietako eta gure inguruko produktuak...